Dozenaka lagun batu dira Bilbon Arkaitz Zarraga euskaltzaleari babesa adierazi asmoz. Honek epaiketa izan du ostegun goizean, 2018ko abuztuan hainbat udaltzainekin euskaraz mintzatzen saiatzeagatik. Mozal Legearekin zigortu zuten, 900 euroko isunarekin, "autoritateari errespetu falta" egotzita.
Hainbat izan dira Zarragari elkartasuna adieraztera hurbildu diren eragileak: Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Euskal Herrian Euskaraz, Bilboko Konpartsak, Greenpeace eta Mozal Legearen Aurkako Herri Plataforma, besteren artean.
Kalean, hedabideentzat hainbat adierazpen egin dituzte. Behatokiaren izenean Agurne Gaubekak hartu du hitza. Salatu du halako kasuak ez direla isolatuak eta Behatokian jasotzen dituzten hizkuntz eskubideen urraketak ugariak direla. Segurtasun indarrekin izandako elkarrizketetan botere harremanak presente daudela salatu du eta horren ondorioz, herritarrek euskaraz hitz egitea erabakitzen badute agente batzuek desobedientzia ekintza gisa ikusten dutela, eta horrek "ondorio larriak" eragin ditzazkela; eta bestela, askotan herritarrak gaztelaniara pasatzen direla, arazoak ekiditeko.
Euskal Herrian Euskarazek Bilboko Udalaren jarrera salatu du. Bilboko Udaltzainen jarreratik hasita, Juan Mari Aburto alkateak gaiaz mintzatzerakoan izan zuen jarreraraino. Salatu dute urteak direla Bilbon Euskararen Udal Ordenantza eskatzen ari direla eta Udalak ez duela halako tresnarik onartzen.
Bilboko Konpartsek ere hitza hartu dute. Zarraga Hau Pittu Hau konpartsa euskaltzaleko kidea da. Ondokoa salatu dute: "2018ko Aste Nagusian jasandako erasoa konpartsoi ez ezik, euskaldun eta herritar denei ere egindako erasoa izan da, eta ez du kabidarik gure jai-eredu herrikoian". Beren ustez, bertako hizkuntzari errespetua eta hizkuntza-eskubideen bermea ezinbestekoak dira gizarte plural, kritiko, parekide eta arduratsu batentzat. "Bilboko konpartson ustez, Juan Mari Aburto alkateak eta Tomas Del Hierro Segurtasun zinegotzi ohiak Udaltzaingoari markatutako 'norabide erasokorraren ondorioa' da auzi hau".
Kontzentrazioa kalean zela, Ertzaintza agertu da autorizazio eske.
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.