Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari izateko. Larunbatean Iruñean egingo den konferentzia politikoan berretsi ezkero, Arnaldo Otegiren ordezkoa izango da Rodriguez.
Otegik EH Bilduko koordinatzaile kargua hartzean, Sortuko idazkari nagusi izateari utzi behar izan zion joan den ekainean, bi karguak bateraezinak direlako. Rodrigez, Ekintza Politikoko arduraduna izan da orain arte.
Datorren larunbatean bilduko da lehen aldiz Sorturen Konferentzia Politikoa, Iruñeko Refena erakustazokan, eta bertan hartuko da erabakia.