argia.eus
INPRIMATU
Rishi Shunak, Erresuma Batuko lehen ministroa (2001)
“Lagun aristokratak ditut, klase altukoak, langile klasekoak... bueno, langile klasekorik ez”
  • Erresuma Batuko pertsonarik aberatsenetako bat izendatu zuten herrialdeko lehen ministro astelehenean: Rishi Sunak. Berak eta bikotekideak 825 milioi euroko fortuna daukate bien artean, The Guardianen irakur daitekeenez, Erresuma Batuko monarkiak duenaren bikoitza. 2001ean BBCk egin zion elkarrizketa baten pasartea biral bilakatu da lehen ministro izendatu dutenez geroztik. Bertan, Sunak-ek adierazi zuen ez zuela langile-klaseko lagunik. Orain bi hilabete azaldu du ikaslea zela hori esan zuenean eta "txorakeria" bat esan zuela.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2022ko urriaren 26a
Rishi Sunak, BBCren bideoan, 2001ean.

42 urte ditu Sunakek eta gizon zuria ez den lehen pertsona izango da Erresuma Batuko lehen ministro karguan. Indiako Punjab eskualdeko migratzaileen biloba da, Afrikako ekialdetik 1960ko hamarkadan Ingalaterrara joandakoak.

Winchesterreko ikastetxe pribatu elitistan ikasi zuen eta Filosofia, Politika eta Ekonomian lizentziatu zen Oxfordeko Unibertsitatean. Sunak eta bere emazte Akshata Murtyren artean 825 miloi euro inguruko dirutza daukate, The Guardian-en arabera.

Eta hala, Sunday Times hedabideak osatutako zerrendaren arabera, Erresuma Batuko 222. familiarik aberatsena da haiena. Egunotan zabaldu da 2001ean BBC hedabideari eman zion elkarrizketa batean nola aitortzen zuen ez zuela langile-klaseko lagunik.

Orain bi hilabete, adierazpen horiei buruz galdetu zion Channel 4 telebista kateko Andrew Neil kazetariak, eta Rishiren erantzuna izan zen, "denok esan izan ditugu txorakeriak ikasle ginenean".

Azpian ikusgai, 01:20 minutuan.