Guy Poulou Ziburuko auzapezak bere hitza bete eta argindarra moztu dio Kaskarotenea ikastolari.
Datorren astelehenean ura eta argindarra moztuko zizkiela adierazi zuen auzapezak, ikastolako 13 haurrak Omea Santuko oporretatik itzultzean, baina ostegun honetan argirik gabe esnatu dira jada Kaskarotenean.
Une hori iristen zenerako argi-sorgailua prest zeukatela adierazi du Laida Mujika ikastolako lehendakariak Euskadi Irratian, eta astelehenetik aurrera jarriko dutela martxan.
Auzapezak ikastolaren aurkako beste pauso bat ere eman du eta Paueko Administrazio epaitegira jo du berriz, Kaskaroteneak Marinela gunean egoteagatik ordaintzen duen isuna handitzeko eskatuz.
Isuna eguneko 100 eurokoa izan ordez, 400ekoa bilakatu daiteke datozen egunotan.
Azaroaren 8an manifestazioa
Seaskatik dei egin dute azaroaren 8ko Ziburuko ikastolaren aldeko manifestaziora joateko. 16:00etan abiatuko da martxa.
Ostiralean agerraldia egingo dute Donostian, Kaskarotenea ikastolari euskalgintza, kulturgintza eta gizarte eragileen sostengua plazaratzeko.
Azaroaren 8an Ziburuko Ikastolaren aldeko manifestazioara joateko Ikastolatik autobusa jarriko dugu@RMazkueikastola pic.twitter.com/iyVSHMKaUZ
— R.M Azkue Ikastola (@RMazkueikastola) October 29, 2014