Creative Commons BY-SA lizentziapean jarri ditu ARGIAk Multimedia kanalean sortutako eduki guztiak. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda daitezke, beti ere lizentzia honen izaera onartu eta lanaren egiletza aitortuz gero.
ARGIAk bat egiten du CC-BY-SA lizentzia molde honen balore nagusiekin. Partekatzea jotzen du kulturaren iturri eta balio ederrenetako gisa eta ARGIArentzat bere informazio eta sorkuntzaren zabalkunde librea funtsezkoa da. Era honetan, zenbat eta jende gehiagorengana heldu, hobe.
Lizentzia hauei buruz gehiago jakin nahi duenak, 2008ko azaroan Lawrence Lessig Creative Commons lizentzien sortzaile eta bultzatzailea elkarrizketatu zuen Elisabeth Pombok ARGIAn. Beste gauza askoren artean dio hizkuntza txiki batek har dezakeen biderik onena dela, bai hizkuntza zabaldu eta baita indartzeko ere.
Bide hau Hitzetik Hultzera bideo saioarekin hasi zuen ARGIAk, aurreko astean blogak jarri genituen CC-BY-SA lizentziapean eta orain multimedia kanalaren txanda da.
ARGIA bezalako aldizkari batentzat, egile eskubideak gai korapilatsua dira, lan-taldeko kazetariek sortzen ez duten informazioa publikatzen baita, argazkilari askoren lanak... Edozein modutan, ARGIAri dagozkion eduki guztiak lizentzia honen pean egongo dira etorkizun hurbilean.