argia.eus
INPRIMATU
ARGIAren Azokan bada zer oparitu
  • Egin eskaera abenduaren 19a baino lehen, Gabonetarako etxean jaso ditzazun. Prezio guztietako aukerak badira, eta ARGIA Jendeak musutruk hartu ditzakeen gai pila bat ere bai. Ingurukoei ematen dieguna izan dadila erein nahi dugun munduaren erakusle.

ARGIA @argia 2018ko abenduaren 17a

2019 urtea ongi hasi eta eramateko: ARGIAren egutegi takoa eta egutegi hau dotore izateko euskarri berriak ditugu, Karlos Irazu eskultoreak eskuz eginikoak, ARGIAren logotipoan inspiratua bata eta eguzkilorea duena bestea. Landareekin eta lurrarekin harremanetan bizi direnek, ilargiaren egutegia eta  Landareak Lantzen 2019ko agenda jasotzea estimatuko dute. Eta egutegi artistikoagoa eskuratu nahi duenak, bide batez adierazpen askatasunaren aldeko ekimena bultzaz, Kalea Guztiona Da egutegia du aukeran.

Inor ez da ilegala: Kamisetak eta koloretako oihalezko poltsak prest dira, etxean ahalik lasterren jaso ditzazun. Hauek erosita diru ekarpena egiten zaio Mbolo migratzaileen Bilboko kooperatibari.

 

Ingurumenari lotutakoak: Bizi Baratzea liburua eta ingurumenari lotutako beste hainbat badira Azokan. Mizpirondoz edo gaztainondoz eginiko euskal makilak enkargatu daitezke berariazko esaldi bat grabatuta. Eguzki-lorearekin eginiko gaiak ere bereziak dira: eguzki-lore haziak, likorea, xaboia, kremak, bitxiak... Perretxikoei eta ingurumenari buruzko mahai-jolasak aurkituko dituzu Azokan eta baratzeari buruz komikilariek eginiko ilustrazioen laminak ere bai: ARGIA Jendea bazara, musu-truk eskuratuko duzu berdinik gabeko lamina hauetako bat.

 

Adin guztientzako jolasak: Ahozkotasuna lantzeko mahai-jolasak, marrazketa eta adierazpena lantzekoak, edo mitologia lantzekoak badira. ARGIA Jendearentzat musutruk daude, baita ere, egurrezko puzzleak, panpinak eta osagaiak...

 

Artea eta kultura: Emakumeek bertsolaritzan egin duten ibilbidea biltzen duen infografia, Txakur Gorria kolektiboaren laminak, Europako Herrien mapa euskaraz eta jatorrizko hizkuntzan adierazia, Jose Luis Zumetak ARGIArentzat eginiko lamina, Gogor disko historikoa, faxismoaren aurkako diskoa, binilo bilduma... Argitalpenetan aukera zabala dago: literatura, kazetaritza liburuak, historiakoak...

 

Osagarriak: otartekoa eramateko bilgarri ekologikoak, karterak, poltsak, motxilak badira. Baita era guztietako bitxiak ere: belarritako, pultsera, lepoko...

Gorputzari goxotasuna: Oihalezko konpresak, barruko arropak eta tokillak, xaboi eta krema bereziak...

Hortik aurrera, ARGIAren Azokan ehunka gai badira aukeran. Eskatutakoa jasotzeko, bi aukera daude, bata da ARGIAren egoitzatik bila pasatzea, eta bestea, mezulari bidez etxean jasotzea.