ARGIAren aurkako zigorrak babes zabala eragin du

Zuzeneko jarraipena
  • Axier Lopez Argiako kazetariaren aurkako isuna publiko egin denetik, babes mezu ugari hedatu da sarean. Erabiltzaileek traola darabilte horretarako.

#IzanARGIA, komunitateari esker eutsiko diogu

Erasotuak sentitu gara, eta aldi berean, komunitate batek eusten duen proiektua izanik, komunitateari eraso egin diotela ulertzen dugu.

Ezinbestekoa iruditzen zaigu proiektu komunikatibo hau indartzen jarraitzea, etorriko diren hurrengo isun, mehatxu eta jazarpenei aurre egiteko ARGIAren komunitatea baita daukagun berme nagusia.

Eta uste dugu proiektua laguntzeko modurik onena harpidetza egitea dela, ARGIA normaltasunez herritarrengana iritsi dadin. Komunitateari esker eutsiko diogu, #IzanARGIA.

 

Eleak mugimenduak kontzentrazioa deitu du Mozal Legearen aurka

 

Hekimen: "Informatzea eta kazetaritza egitea ezin da inoiz delitua izan"

Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak lege horren arriskuez ohartarazi du Berrian: "Kazetaritza egitea eta informatzea da gertatzen denaren berri ematea, ahalik eta modurik objektiboenean, baina, batez ere, modurik hurbilenean. Hurbiltasunak delitua badakar —kasu honetan, argazkiak zabaltzeagatik—, zentzugabekeria ikaragarria da. Ez dakit benetan ohartu garen mozal legeak dakarren kalteaz", azpimarratu du Barandiaranek.

 

Arnaldo Otegiren elkartasun mezua
Pablo Iglesiasen txioa ARGIAren kontrako isuna salatuz

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

<< <
1 2 3 4 5
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA mozalik gabe
Eguneraketa berriak daude