Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta internet zein papererako idazten trebatzeko aukera eskainiko dugu urritik aurrera.
Praktikaldiak lau hilabeteko iraupena du urriaren 1etik urtarrilaren 31ra.
Lau orduko lanaldia izango da.
Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.
Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.