argia.eus
INPRIMATU
ARGIAn praktikak egiteko aukera emango dugu
  • Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta interneterako zein papererako idazten trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, irailaren 18an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 24a
Irailaren 18an (ostirala) egingo dugu azterketa, goizeko 11:00etan, ondoko lekuan:
  • ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabilioian.

*Egoerak ahalbidetzen badu, saiatuko gara EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ere azterketa egiteko aukera eskaintzen.

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago zenukeen egin azterketa. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Praktikaldiak lau hilabeteko iraupena du eta hiru sasoi daude aukeran:

2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 31ra.

2021eko otsailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra.

2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era.

Lau orduko lanaldia izango da.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.