argia.eus
INPRIMATU
ARGIAn praktikak egiteko aukera ireki dugu
  • Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta interneterako zein papererako idazten trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, urtarrilaren 24an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 14a

Irailaren 24n (astelehena) egingo dugu azterketa, goizeko 11:00etan, ondoko lekuetan:

ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabilioian.

EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 8. ikasgelan.

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago zenukeen egin azterketa. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Praktikaldiak lau hilabeteko iraupena du eta bi sasoi daude aukeran:

2022ko otsailaren 1etik 2022ko maiatzaren 31ra.

2022ko irailaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.