argia.eus
INPRIMATU
ARGIAn praktikak egin nahi?
  • Ikasi ofizioa. Ikasi lantaldean aritzen. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, azterketara aurkeztea besterik ez duzu.

ARGIA @argia 2014ko maiatzaren 06a

Maiatzaren 20a asteartean egingo dugu azterketa 10:30ean bi lekutan:

- ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabilioian.

- EHUko Leioako Campusean (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 5. gelan).

Etorri behar baduzu, email bat bidali praktikak@argia.eus helbidera esanez etorriko zarela. Curriculuma ekarri mesedez.

Hautatuek hiru urte-sasoi izango dituzte aukeran:

2014ko ekainaren 1etik 2014ko irailaren 30era.

2014ko urriaren 1etik 2015ko urtarrilaren 31ra.

2015ko otsailaren 1etik 2015ko maiatzaren 31ra.

4 orduko lanaldia izango da.

Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendua. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean, unibertsitatean izen emanda egotea.