argia.eus
INPRIMATU
ARGIAn praktikak egin nahi dituzu?
  • ARGIAren komunikazio proiektua barrutik ezagutu eta kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. Datorren urtean gure erredakzioan praktikak egin nahi badituzu, animatu eta aurkeztu zaitez urriaren 10ean egingo dugun azterketara. Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Giza Zientziak eta Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Soziologiako eta Zientzia Politikoetako 3., 4. eta 5. mailako ikasleei zuzendutako deialdia da.

ARGIA @argia 2024ko urriaren 02a

Urriaren 10ean (osteguna) egingo dugu azterketa, goizeko 10:30ean, ondoko lekuetan:

ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabiloian.

EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 20. ikasgelan.

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago zenukeen egin azterketa, urriaren 8a baino lehen. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Praktikak gauzatzeko sasoia:

    - 2025eko otsailaren 1etik 2025eko maiatzaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da, ordainpekoa. Sare sozialak kudeatzen eta gure webgunerako zein papererako idazten eta kazetaritza lanak egiten aritzea izango dira eginbeharrak.

EHUko Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Giza Zientziak eta Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Soziologiako eta Zientzia Politikoetako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta ezagutu barrutik ARGIAren komunikazio proiektu independentea.