argia.eus
INPRIMATU
Lan eskaintza
ARGIAn praktikak egin nahi dituzu udan?
  • Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta interneterako zein papererako idazten trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, maiatzaren 16an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 10a

Praktikaldia hiru hilabetekoa izango da, ekainaren hasieratik abuztu amaierara arte. Lau orduko lanaldia izango da, eta hilabete horietan, praktiketan ari den pertsonak ordainsaria jasoko du.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Maiatzaren 16an (astelehena) egingo dugu azterketa, goizeko 11:00etan, online.

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera izena emanez, eta atxiki curriculuma mezuari, mesedez. Izena emateko azken eguna maiatzaren 14a izango da.

Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.