argia.eus
INPRIMATU
ARGIAn praktikak egin nahi dituzu?
  • ARGIAren komunikazio proiektua barrutik ezagutu eta kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. Datorren urtean gure erredakzioan praktikak egin nahi badituzu, animatu eta aurkeztu zaitez abenduaren 12an egingo dugun azterketara. Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako deialdia da.

ARGIA @argia 2023ko azaroaren 20a

Abenduaren 12an (asteartea) egingo dugu azterketa, goizeko 10:30ean, ondoko lekuetan:

ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabiloian.

EHUko Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 20. ikasgelan.

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago zenukeen egin azterketa, abenduaren 10a baino lehen. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Praktikak gauzatzeko hiru sasoi daude aukeran:

    - 2024ko otsailaren 1etik 2024ko maiatzaren 31ra.

    - 2024ko ekainaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra.

    - 2024ko urriaren 1etik 2025ko urtarrilaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da, ordainpekoa. Sare sozialak kudeatzen eta gure webgunerako zein papererako idazten eta kazetaritza lanak egiten aritzea izango dira eginbeharrak.

EHUko Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta ezagutu barrutik ARGIAren komunikazio proiektu independentea.