argia.eus
INPRIMATU
ARGIAn praktikak egin nahi dituzu?
  • Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta interneterako zein papererako idazten trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, irailaren 16an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 08a

Irailaren 16an (osteguna) egingo dugu azterketa, goizeko 12:00etan, ondoko lekuan:

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago zenukeen egin azterketa. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Praktikaldiak lau hilabeteko iraupena du eta hiru sasoi daude aukeran:

  • 2021ko urriaren 1etik 2022eko urtarrilaren 31ra.
  • 2022eko otsailaren 1etik 2022eko maiatzaren 31ra.
  • 2022eko ekainaren 1etik 2022eko irailaren 30era.

Lau orduko lanaldia izango da.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.