ARGIAn praktikak egin nahi?

  • Ikasi ofizioa. Ikasi lantaldean aritzen. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, azterketara aurkeztea besterik ez duzu.


2017ko apirilaren 20an - 13:12
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Maiatzaren 3an (asteazkena) egingo dugu azterketa, goizeko 10:30ean, bi lekutan:

  • ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabilioian.
  • EHUko Leioako campusean (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 5. gelan).

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera, azterketa bi lekuetako zeinetan egingo duzun adieraziz. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Hautatuek hiru sasoi izango dituzte aukeran:

2017ko ekainaren 1etik 2017ko irailaren 29ra.

2017ko urriaren 2tik 2018ko urtarrilaren 31ra.

2018ko otsailaren 1etik 2016ko maiatzaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendua. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.


Eguneraketa berriak daude