argia.eus
INPRIMATU
ARGIAko langileek greba orokorrarekin bat egin eta jarraipen informatiboa egingo dute

2011ko urtarrilaren 25

ARGIAko langileek pentsioen erreformaren aurka Hego Euskal Herrian hilaren 27rako deitutako greba deialdiarekin bat egin dute, Langile Batzarrean hala erabakita. ARGIA.com-en eragin bikoitza izango du, ostegunean grebaren jarraipen informatiboa egiteaz gain, beste edukiak ezingo baitira bisitatu.

Hainbat modutara egingo dugu jarraipena. Batetik, webgunearen azalera ekarriko ditugu Twitter bidez #grebaorokorra etiketarekin egindako iruzkinak eta Twitter-eko jarioa elikatzeko, Hego Euskal Herriko eskualde ezberdinetan kolaboratzaile sarea koordinatu eta beraien ekarpenak argitaratuko ditugu. Euskal Herriko herri ezberdinetako egoera mapa batean biltzea da asmoa.