argia.eus
INPRIMATU
ARGIAko argazkilari kolaboratzaileen sarean parte hartu nahi duzu?
  • Argazkilarien kolaborazioa oso garrantzitsua izan da beti kazetaritzan, eta ARGIAk sare sendoa osatu nahi du Euskal Herri osoan zehar, han eta hemen egiten ditugun elkarrizketa eta erreportajeetarako. Argazkilari kolaboratzaile gehiagoren bila gabiltza.

     

ARGIA @argia 2023ko ekainaren 01a
Argazkia: naixn / CC-By-SA

Argazkilaria baldin bazara eta egiten ditugun albiste, erreportaje eta elkarrizketak irudikatzeko gurekin kolaboratu nahi baduzu, bidali zure curriculuma eta atera dituzun argazkien adibide batzuk, zure berri izan dezagun.

Emailaren gaian “Argazkilari kolaboratzaileak” jarri eta bidali dena honako helbide elektronikora: multimedia@argia.eus