argia.eus
INPRIMATU
ARGIAk harpidetza eredu berria aurkeztu du saldu-erosi logikatik kanpo eta elkartasuna oinarri
  • “Batetik, jarri ahal duzuna; eta bestetik, jaso nahi duzuna”. Esaldi horrek laburbiltzen du ARGIAk indarrean jarri duen harpidetza eredu berria. Jada, komunitateko kideek ez dute produktuarekin lotutako prezio bat ordainduko, proiektu osoa indartzeko jarriko dute dirua. Honekin, neurri guztietako aportazio ekonomikoak jasotzea eta ARGIA ahalik eta jende gehienengana iristea nahi genuke. "Indartu dezagun indartzen gaituena" leloarekin, ARGIA ekonomikoki babesteko pausoa jnde gehiagok ematera animatzen dugu. Proiektu honek merezi duela uste dugunok oraintxe dugu ARGIA indartzeko aukera.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 30

ARGIA proiektua ia ehun urtean garatu bada, ez da logika kapitalistari esker izan, non produktuaren eta honen prezioaren logika gailendu den; hemen komunitate batek proiektu osoa eutsi du, dirutan ordaindu ezin diren balioak bultzatzeko prest bere dirua jarri duelako.

Azken urteetan ARGIA indartzen aritu ostean, uste dugu aurrera salto bat emateko ordua heldu dela. Horretarako, garai berrietara egokitutako eta ARGIAren balioekin bat egiten duen harpidetza eredu bat aurkeztu nahi dugu. 

Ateratzen ditugun produktuen prezioarekin lotuta egon beharrean, proiektua indartzera bideratua dago eredua. Prezio finkorik gabe. Produktuak beharrean, proiektua jartzen du erdigunean. Bakoitzak ahal duena jarriko du. Bakoitzak nahi eta egoki ikusten duena jasoko duena bueltan.

ARGIA indartzen dugunok, kazetaritza independentea, feminismoa, euskaltzaletasuna, Euskal Herria, ingurugiroarekiko errespetua, erabakitzeko eskubidea, ekonomia soziala, herri mugimenduak, giza eskubideekiko errespetua eta beste hainbat balore bultzatzen ditugu.

Indartu dezagun indartzen gaituena: Egin zaitez ARGIAkoa.

Egin zaitez ARGIAkoa webgune berezia hemen.

Maiz egindako galderak.

#ArgiaJendea traolarekin komunitatea irudikatu eta jendea ARGIA indartzeko arrazoiak publiko egitea bilatzen du.