“Batetik, jarri ahal duzuna; eta bestetik, jaso nahi duzuna”. Esaldi horrek laburbiltzen du ARGIAk indarrean jarri duen harpidetza eredu berria. Jada, komunitateko kideek ez dute produktuarekin lotutako prezio bat ordainduko, proiektu osoa indartzeko jarriko dute dirua. Honekin, neurri guztietako aportazio ekonomikoak jasotzea eta ARGIA ahalik eta jende gehienengana iristea nahi genuke. "Indartu dezagun indartzen gaituena" leloarekin, ARGIA ekonomikoki babesteko pausoa jnde gehiagok ematera animatzen dugu. Proiektu honek merezi duela uste dugunok oraintxe dugu ARGIA indartzeko aukera.
ARGIA proiektua ia ehun urtean garatu bada, ez da logika kapitalistari esker izan, non produktuaren eta honen prezioaren logika gailendu den; hemen komunitate batek proiektu osoa eutsi du, dirutan ordaindu ezin diren balioak bultzatzeko prest bere dirua jarri duelako.
Azken urteetan ARGIA indartzen aritu ostean, uste dugu aurrera salto bat emateko ordua heldu dela. Horretarako, garai berrietara egokitutako eta ARGIAren balioekin bat egiten duen harpidetza eredu bat aurkeztu nahi dugu.
Ateratzen ditugun produktuen prezioarekin lotuta egon beharrean, proiektua indartzera bideratua dago eredua. Prezio finkorik gabe. Produktuak beharrean, proiektua jartzen du erdigunean. Bakoitzak ahal duena jarriko du. Bakoitzak nahi eta egoki ikusten duena jasoko duena bueltan.
ARGIA indartzen dugunok, kazetaritza independentea, feminismoa, euskaltzaletasuna, Euskal Herria, ingurugiroarekiko errespetua, erabakitzeko eskubidea, ekonomia soziala, herri mugimenduak, giza eskubideekiko errespetua eta beste hainbat balore bultzatzen ditugu.
Indartu dezagun indartzen gaituena: Egin zaitez ARGIAkoa.
Egin zaitez ARGIAkoa webgune berezia hemen.
#ArgiaJendea traolarekin komunitatea irudikatu eta jendea ARGIA indartzeko arrazoiak publiko egitea bilatzen du.
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]