Bihar arratsaldean banatuko ditugu ARGIA Sariak, Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean egingo den ekitaldian. Sari-banaketa zuzenean jarraitu ahal izango duzue streaming bidez ARGIA.com webgunean. Twitter bidez ere egingo dugu jarraipena, #argiasariak etiketarekin.
Ohi bezala, sei sari emango dira: Internetekoa, telebistakoa, irratikoa, prentsakoa, publizitatekoa eta merezimenduzkoa. Bazkalostean egingo da sari banaketa, 16:00ak inguruan hasita.
Aurreko edizioetako irabazleen zerrenda, argazki eta bideoak ARGIA Sariak webgunean dituzue ikusgai.