argia.eus
INPRIMATU
Argia Ikastolak boluntarioak eskatu ditu Nafarroa Oinez antolatzeko
  • Tuterako Argia Ikastolak 2013ko Nafarroa Oinez antolatuko du eta laguntza eskatu du. Bakarka edo taldeka, egunean bertan txosnetan edo salmenta gunetan egoteko eta Nafarroa Oinez eguna baino lehen antolatzen diren edozein ekintzetan laguntzeko eskaera egin dute. Lagundu nahi izanez gero formularioa bete behar da.

ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 16a
Tuterako Argia Ikastolako haurrak. Argazkia: Argia.

Nafarroako eremu ez euskaldunean dagoen Argia Ikastolak kiroldegia finantzatzeko baliatuko du Nafarroa Oinez. Hirugarren aldia da Erriberako ikastolak Oinez antolatzen duela, 1995ean eta 2002an ere lekukoa hartu baitzuen.

28 urteko ibilbidean zailtasun asko izan dituzte aurrera egiteko, baina iaz Anika Lujan zuzendariak Zizur Txikikoengandik lekukoa hartu zuenean esan zuenez, “gure ikasleek egunero hamaika mila arrazoi ematen dizkigute lanean jarraitzeko”.