argia.eus
INPRIMATU
Argi berdea emanen diote udal maparen erreformari aurreakordioa erdietsita Orain Bairekin
  • Kanpoan geratu ziren eskakizun batzuk txertatu dituzte azken orduan: lan baldintzen atalean eta sindikalgintzaren inguruan. Dena dela gaur goizean batzartu eginen dira berriz ziurtatzeko Orain Bai talde osoaren aldeko botoa.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urtarrilaren 31

Orain Bairen erabakiaren zain egon dira egun hauetan laukoa osatzen duten gainerako hiru taldeak: Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra. Badirudi azken orduko bilera batek korapiloa askatzeko lagundu duela: Orain Baik baiezko botoa emanen du zenbait eskakizun azken unean txertatuta. Besteak beste, lan baldintzen inguruko exijentzia eta sindikalgintzarena txertatu dituzte Administrazioaren Tokiko Mapa eraldatzen duen lege berrian.

Artikulu hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarri dugu gurera, CC-By-SA lizentziari esker.