Euskal herritarrekiko elkartasunez, hilabetean hirugarren aldiz egin diote eskratxea Baltasar Garzoni Argentinan. Oraingoan Mar del Plata hirian "herritar ilustre" izendatu behar zuten ekitaldian izan da.
"Giza eskubideen alde egin duen ustezko defentsagatik sarituko du Mar del Platak herritar ilustre gisa, eta bitartean, Espainian borrokalari herrikoiak jazartzen ditu eta bere lanak ez du giza eskubideen banderarekin zerikusirik, are, kontrakoa da", aldarrikatu dute.
Ekitaldian adierazi dute militante euskaldun, kataluniar, galiziar eta arabiarren aurka "era guztietako zapalkuntzak baimendu" dituela.
Tortura salaketak ez dituela aintzat hartu aurpegiratu diote "torturatzaile" eta "hiltzaile" deika.
"Euskal herritarrek beren independentziaren alde daramaten borrokaren elkartasun osoa adierazten dugu eta kausa justu honen ondorioz dauden preso politiko guztien askatasuna eskatzen dugu", diote.
Aurrez beste bi eskratxe egin zizkioten Euskal Herriaren Lagunak taldeko kideek. Lehena unibertsitatean eman behar zuen hitzaldian, eta bigarrena irrati batean egin behar zioten elkarrizketan. Jarraian ikus ditzakezue hiru ekintzen bideoak.
Hirugarrena eta azkena:
Irratian egindakoa elkarrizketa batetik irtetean:
Lehena, unibertsitatean.
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]
Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]
Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.
“Dena ETA da” teoriaren sortzaile izateagatik ezaguna den epaileak artikulua publikatu du El País egunkarian Altsasuko auziari buruz.
Astelehen goizean hastekoa zen ezker abertzaleko 35 kideren aurkako ahozko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Guardia Zibilak goizean hainbat abokaturen aurka egin duen operazioaren ondorioz, ordea, bertan behera geratu da, atxilotuetako abokatu batzuk auziperatuak... [+]
Baltasar Garzonek salatu du bere izenaren "erabilera okerra" egiten dela www.baltasargarzon.es webgunean, eta orrialdea ixteko prozesua abiarazi du Kaos en la Redek argitaratu duenez.
Argentinako Euskal Herriaren Lagunek Baltasar Garzon epaile ohi espainiarrak eman behar zuen hitzaldi bat moztu zuten Buenos Airesen. Giza eskubideak eta emanzipazio prozesuak gaur egungo Latinoamerikako eraikuntzan eztabaidan parte hartzekoa zen epaile ohi espainiarra... [+]
Duela hamar-hamaika urte Batasuneko kide ziren 40 lagun epaituko dituzte urriaren 17tik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean. 'Herriko tabernen' bitartez ETA finantzatzea leporatuta, zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek.
El País egunkariak elkarrizketa egin dio Baltasar Garzón Espainiako Estatuko Auzitegi Nazionaleko epaile ohiari (zigortuta dago 2021 arte). Kazetariak galdetu dio ea Arnaldo Otegik kartzelatik atera behar duen. Garzónen iritziz, nahiz eta berak agindu... [+]
Asteazkenean Baltasar Garzonek estreinatu behar zuen Giza Eskubideen Zinemaldia, baina ez zen bertan izan. Torturaren Prebentziorako eta Salaketarako Koordinadora Katalanak eskutitza bidali zion jaialdiko zuzendariari torturak estali zituela azalduz, eta epailearen hitzaldia... [+]
1992ko udan atxilotu zituzten hamar independentista katalanek torturak salatu zituzten. Baltasar Garzon epaileak dioenez, haietako inork ez zuen jarri salaketarik bere aurrean. Kataluniako La Directa astekariak argitaratu dituen dokumentu batzuetan, ordea, atxilotuek torturak... [+]
Atzo amaitu zen Hernani eta Urnietako hamar gazteen aurkako epaiketa. Lau absolbitu egin dituzte, eta gainerako seiak epaiaren zain daude. Pasa den ostiralean fiskaltzak bere ondorioak azaldu zituen: lau gazteren aurkako akusazioa erretiratu zuen, eta beste sei gazteentzako... [+]
Hernaniko hamar gazteren kontrako epaiketa gaur goizean hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Segiko kide izatea leporatzen diete eta 7 urtetik 9ra bitarteko kartzela zigorra eskatu dute bakoitzarentzat.