Kantuta Killa eta Wari Rimachi, Ayllu Mayu Wasi komunitateko bi indigenari barre egin zieten Bien de mañana programan. Erasoak salaketa asko eragin ditu, eta programak barkamena eskatu behar izan du.
Bien de mañana programako kazetariak Kantuta Killa eta Wari Rimachi indigenekin hitz egitean beraien ama-hizkuntzaz barre egin zuen. Ayllu Mayu Wasi komunitateko bi kide ezagun dira. Programaren aurkezle Fabian Domanek barkamen komunikatu bat irakurri du Eltrece kanalean, adieraziz programan elkarrizketatuen artean “bi pertsona gaizki sentitu" zirela eta “elkarrizketaren helburua" ez zela hori, baina errurik onartu gabe.
Kazetariak elkarrizketan hainbat iseka egin zizkion bikoteari. Tratu diskriminatzaileak herrialde guztitik kexak ekarri ditu. La Plata Unibertsitate Nazionaleko Kazetari eta Gizarte Komunikazio Fakultateak programaren arrazismoa salatu du, eta komunikabideak herri indigenak eta beraien hizkuntzak “errespetuz tratatu" behar dituztela adierazi du.
Diskriminazio, Xenofobia eta Arrazismoaren aurkako Institutu Nazionalak eta Publikoaren Arartekoak komunikatu bat atera dute, kaltetuak egin duten prentsaurrekoaren ondoren. Emandako barkamena ez dela "nahikoa” salatu dute.