argia.eus
INPRIMATU
Emakumezkoen futbola
Argentinako selekzioa greban; Danimarkako mutilak soldataren parte bat emateko prest

Jon Torner Zabala @jtorner 2017ko irailaren 25

Argentinako futbol selekzioko emakumeek greba hasi dute, bizi duten egoera kaskarra azaleratu eta AFA Argentinako Futbol Federazioa haien baldintzak hobetzera bultzatzeko. Bestalde, Danimarkako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariek euren soldataren parte bat emakumezkoen selekzioari eskaini diote, bi taldeen arteko desoreka ikusita.