argia.eus
INPRIMATU
La Polla Records-en kontzertura joan direnen aurka egin du Argentinako Poliziak La Platan
  • Larunbat gauean Argentinako La Plata hirian kontzertua egin zuen Aguraingo taldeak. Kontzertura sartzeko ilara eta jendetza handiak sortu ziren eta giro horretan egin zuen Poliziak haien aurka.

Axier Lopez @axierL 2020ko otsailaren 10a
Argazkia: La Polla Records

Gomazko balak eta gas negar-eragilea erabiliz, Poliziak La Plata Hiriko Estadio Unico-ren bueltan pilatutako jendearen aurka egin du. Zenbait iruditan ikus daiteke poliziak zaldi gainean, kontzertura sartzeko zain zegoen jendearen atzetik. Estadiora sartzea lortu zuten 15.000 bat lagunek kontzertuaz normaltasunez gozatu zuten.

 

Ez da lehen aldia

La Polla Records-en Argentinako kontzertuak ez dira inoiz "lasaiak" izan. 1993an, 1996an eta 2000n egin zituzten bisitetan Poliziarekin istiluak izan ziren, Izquierda Diariok gogorarazi duenez.