argia.eus
INPRIMATU
Argentinako parlamentuak frankismoaren krimenen aurkako auzia babestu du
Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko irailaren 02a
Adierazpena egitera behartuta ikusi direla azaldu dute diputatu argentinarrek. Argazkia: rtve.es

Adierazpenean, parlamentariek erabat gaitzesten dituzte Espainian diktadura garaian “gertatutako gizateriaren aurkako krimenak eta horren arduradunek bizi duten zigorgabetasuna”. Honekin erabat babesten dute, Argentinan frankismoak sortu dituen krimenak ikertzeko irekita dagoen prozesua. Erabakia  Espainiako Gobernuak gaiarekiko duen pasibotasunaren ondorioz etorri dela azpimarratu dute parlamentariek.

Maiatzaren Plazako Amek eta CeAQUA kolektiboak frankismoaren krimenen aurkako auzi jartzaileen iniziatibak babestuko dituen plataforma bat eratuko dute.

Maiatzaren Plazako Amek bere onespena eman diote parlamentuak onartutako mozioari. Beraien esanetan “bidegabekeria horien arduradunak edozein herrialdetako epaitegiek jarraitu eta epaitu behar dituzte”. “Gaur egun Espainiak krimenen ikertzea eta aztertzea ukatzen badu, argentinarrak gara biktima guztiei gure babesa eta indarra emango diegunak, Memoria Historiakoa eta jazarpenaren amaiera lortze bidean”.

Frankismoaren aurkako kereila 2010eko apirilaren 14an aurkeztu zen Argentinan. Diktaduraren jazarpena (hilketak, kartzelaratuak, ume lapurretak) aztertzea eta konpontzea helburu.