Maiatzaren 26an, Frantziako argazkilari bat larri zauritu zuen Parisko poliziak granada bat jaurti ondoren. Lan-erreformaren aurkako manifestazio batean gertatu zen, AraInfo hedabideak argitaratu duenez.
Irudietan ikus daitekeenez, polizia batek eskuko granada bat jaurtitzen du argazkilari baten hanketara, eta lurrera erortzen da segituan.
La policía francesa tira una granada sin avisar y en un momento calmado. Un herido grave pic.twitter.com/2WErydKout
— Fermín Grodira (@grodira) 2016(e)ko maiatzak 29
Ospitalera eraman zuten berehala; leherketak hematoma bat eragin dio garun lobuluan eta medikuek aurreratu dute oso ondorio larriak izango dituela.
Operatu egin dute eta hiru eskanerrek aztertu dute zaurien larritasuna zenbaterainokoa den. Argazkilariak koman jarraitzen du eta ikusteko dago nolako eboluzioa izango duen.
Frantziako Gobernuak bi ikerketa jarri ditu martxan, bata administratiboa, eta bestea penala, gertatukoaren zergatiak eta erantzuleak identifikatzeko. Poliziak eskuratu du argazkilariak leherketaren unean zeraman GoPro kamera gertatukoa zehaztasun handiagoz ikertzeko.