Rebelion por el Clima erakunde ekologisten koalizioko ehun bat ekintzailek ekainaren 21ean blokeatu egin dute Repsol multinazionalak Madrilgo Mostolesen hirian duen ikerketa zentroaren sarrera. Petrolio enpresa hori munduko krisi klimatikoaren arduradunetako bat gisa jo dute, eta erregai fosilen erauzketarekin, erretzearekin eta ekoizpenarekin lotutako jarduera guztiak geldiarazteko eskatu diote ekintza ikusgarri baten bidez. El Salto hedabidean argitaratu ditu argazkiak Minguitok.
Ekintzaile taldea egitura metaliko batzuetan kateatu da eta sarrera kolapsatu dute. 30 bat pertsona atxilotu dituzte.
Repsolek Endesa enpresa aurreratu zuen 2020an, berotegi-efektuko gas gehien isurtzen duen enpresa gisa. Iraunkortasun Behatokiaren datuen arabera, iaz 11.290.294 tona CO2 isuri zituen, hau da, isurketen merkatuan kontabilizatutako isurketen %12,4.