Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Elena Iruretak jaso zuen Zinemira sari nagusia, bere ibilbidearen aitortza gisa. Horrez gain, Edurne Azkarate saritu zuen Euskal Aktoreen Batasunak, Irati filmean egindako lanagatik, eta Bultzada saria jaso; Paul Urkijok ere jaso zuen garaikurra, Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak emanda, pelikula horren arrakastagatik; Euskal Gidoigileen Elkarteak, berriz, Michel Gaztambide eta Victor Erice saritu zituen; eta, azkenik, Victor Iriartek jaso zuen Egile Berriak saria.
Galaren aurretik, Victoria Eugeniako alfonbra gorria gurutzatu zuten hainbat aurpegi ezagunek. Saridunez gain, besteak beste ondorengo hauek egon ziren: Izaro kantaria, Jon Olivares, Amaia Aberasturi eta Lander Otaola aktoreak, Aitor Arregi zine zuzendaria eta Pau Echaniz, Miren Lazkano eta Alex Txikon kirolariak.
Dani Blancoren argazkiak (ARGIA - CC-BY-SA):