Azken egunetan euskaldun askoren mugikorretara iritsi den argazkia gezurtatu du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Halere, argazkiak zeresana sortu du zerbitzu publikoetan euskarari ematen zaion tratamenduaz.
Muntaian gazteleraz “Sala de Curas” ageri da eta “Apaizen gela” euskarazko bertsioan. Benetan “Sendaketa gela” jartzen duela argitu da.
Hainbatek Osakidetzak duen gaztelerarekiko menpekotasuna salatzeko erabili dute argazkia. Kartel eta antzekoak lehenik gazteleraz egin eta ondoren euskarara egokitzen direla salatuz, askotan oker.
Ezaguna egin den muntaiak, beste behin, ezbaian jarri du Osakidetzak duen euskara maila. Gutxi izan dira argazkia ikusi eta dudan jarri dutenak, Darponek twitterren jarri duenez berak dudarik ez zeukan arren.
Kike Amonarriz telebista aurkezleak ere ziria sinetsi izana onartu du bere kontuan:
"Apaizen gela" kartela dela eta @jdarpon sailburuak argitu duenez gezurretazkoa da. Hona froga. Ederki sartu digute ziria! pic.twitter.com/dhJhgl6ce8
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) 1 de noviembre de 2016
Amonarrizen txioak eztabaida ireki du eta askok utzi dute bertan beraien iritzia. Sare sozialeko erabiltzaile ugarik, zirian baino, hura sinesteko erraztasunean ikusi dute arazoa. Horrelako gezur batek ez harritzearen atzean egon daitezkeen arrazoietan zentratu dira txio gehienak.
@KikeAmonarriz @jdarpon Bai, poztekoa da; dena den, ikusi/entzun ditugun adibide mordoa dago bazter publikoetan azken hau egiazkoa zela pentsatzeko #gertatzenarida
— Saionara, baby (@zozaia) 1 de noviembre de 2016
@KikeAmonarriz @jdarpon kontua da jende askok sinistu egin duela. Astakeria izanda ere sinisgarria dela. Osakidetzako egoeraren seinale...
— Urtzi Odriozola (@urtzai) 2 de noviembre de 2016