Arabako ESI-etako ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen deiari erantzunez, dozenaka langile, erizain eta medikuk elkarretaratzea egin dute astearte eguerdian Gasteizko Santiago ospitalearen parean.
Arabako ESI-etako ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eguerdian egin duten elkarretaratzean, Santiagoko Ospitalea Gazan balitz, armada sionistaren helburu militarra izango zela salatu dute. Kandelak eta hilotzen irudia ematen zuten panpinak lurrean, zuziak eta Palestinako banderak eskuetan eta zapi palestinarrak lepoan, dozenaka langile, erizain eta medikuk, euskal gizarte osoa Palestinaren aldeko ekintza, ekimen eta manifestazioetan parte hartzera eta Israelen aurkako boikotarekin bat egitera deitu dute.
Elkarretaratze honen bitartez, Palestinako osasun langileak, «beren betebehar deontologiko eta morala betetzeagatik eraso, atxilotu eta erail egiten» dituztela salatu dute. «Su etena orain! Stop Genozidioa! Gora Palestina askea!» lelopean antolatutako kontzentrazioan, gaztelaniaz eta euskaraz ondoko agiria irakurri dute.
Hemen entzungai:
ARGAZKI GALERIA.