argia.eus
INPRIMATU
[ARGAZKI GALERIA] Langileek indarrak batu dituzte mundu osoan zehar
  • 2018ko langileen egunak argazki ikusgarriak utzi ditu munduan zehar. Aurten, Parisko protestak izan dira zeresan gehien eman dutenak. Manifestariek multinazionalen dendetako kristalak apurtu dituzte, eta Poliziak 109 pertsona atxilotu ditu behin-behinean.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 02a
Parisen liskarrak izan dira manifestarien eta polizien artean. Poliziak 109 pertsona atxilotu ditu behin-behinean (Arg: The Guardian)

Laborariak eta aktibistek Rodrigo Duarte presidentearen irudia daramate Manilako manifestazioan, Filipinetan.

Emakumeek gizonezkoen soldata berdina irabaztea eskatzen duen pankarta eskuan Phnom Penh hirian, Kanbodian.

Turkiako Poliziak manifestarien aurka egin du.

Taiwanen soldaten %10eko igoera eskatu dute.

Hego Korean 20.000 pertsona inguruk lan baldintzak hobetzea eskatu dute.

Emakumeak izan dira protagonista Pakistango Lahore hiriko protestetan.

Turinen, Italian, langabezia altuagatik atera dira protestan.

Moskun, Errusian, aniztasun funtzionaldun pertsonak atxilotu ditu Poliziak.

Kuban Fidel Castroren argazkia goratu dute.

Txileko Santiagon ere liskarrak izan ziren manifestarien eta polizien artean.