Algortatik Hanka kolektiboak deituta, martxa egin zuten astelehenean hainbat lagunek Kasino plazatik Getxoko kaira, Espainiako armadaren Juan Sebastian Elcano eskola-ontzia bertora etorri izanagatik protesta egiteko. Deitzaileen esanetan, "ontzia hemen egotea Euskal Herria militarki okupatutako herria delako beste froga bat da".