Zaintzarako eskubide kolektiboa eta zaintza sistema publiko-komunitarioa aldarrikatu dituzte. Goizean zehar mobilizazioak, piketeak, kale-mozketak, kazeroladak eta zaintzaguneak hamaika izan dira Arabako herrietan eta Gasteizko auzoetan. Bi mobilizazio nagusi deitu dira Gasteizen: eguerdian hainbat kolektibok aldarrikapen propioak eraman dituzte Gasteizko kaleetan zehar instituzioen egoitzetara eta, arratsaldean, manifestazioa.