Senide eta ezker abertzaleko kideekin batera ekarri dute goizaldean Galdakaoko beilatokira Kepa Del Hoyoren gorpua eta Boluetan lehen harrera egin ostean. Asteartean Euskal Herri osoan zehar mobilizazioak egin dituzte Ernaik, LABek eta Sortuk deituta.
Protestak ugaritu egin dira azken orduotan. Euskal Herria osoan kontzentrazioak egin dituzte “Espetxe politika hiltzailea, Agur eta Ohore Kepa” lelopean. Besteak beste Donostian, Oiartzunen, Elgoibarren, Irunen, Tolosan, Oñatin, Zumaian, Beasainen, Baionan, Hendaian, Bilbon, Galdakaon, Portugaleten, Erandion, Ean, Lekeition, Mungian, Gasteizen , Agurainen, Laudion eta Orduñan egin dituzte mobilizazioak.
Asteazkenean omenaldia egingo diote Boluetako beilatokian 13:00etan eta larunbatean 18:00etan manifestazio eta ekitaldi nazionala deitu dute Galdakaon.