argia.eus
INPRIMATU
Aretoa bete jokatu zen Araian txapelketako lehen final laurdena
  • Araiako pleno aretoan 80 lagun bildu ziren txapelketako lehen saio honetan.

Hala Bedi @halabedi 2019ko otsailaren 11
Iñaki Viñaspre saioko garailea. Argazkia: bertsozale.eus.

Heldu da Arabako Bertsolari Txapelketa. Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen irudia fondoan, mikroak eta bertsozaleak prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da, final laurdenak. Lehen saioa Araian jokatu zen aurreko larunbatean.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak: Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Paula Amilburu Izargarai (Aramaio), Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz), Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia), Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) eta Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo).

Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu zuen puntu gehien, 258 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Iñaki Viñaspre: 258 puntu

Manex Agirre: 251,5 puntu

Paula Amilburu: 228 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana: 222,5 puntu

Felipe Zelaieta: 205,5 puntu

Jon Ruiz de Pinedo: 201 puntu

Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte izan zen Araiako aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari lanetan Manex Garaio.

Datorren larunbatean, Zigoitian, bigarren final laurdena jokatuko da.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.