Egungo testuinguru politikoan eta Nafarroan dauden baldintza zehatzak egonda, fase konkretu honetan kokatuta, Nafarroaren burujabetzaren bidean sektore anitzen aglutinazioa eta hauen artikulazioaren logikan 2015ean emandako aldaketa instituzionala eta honen bueltan sortutako paradigmaren balio estrategikoa azpimarratu nahi dugu, baita honetan sakontzeko beharra ere.
Hau honela, guztiz onartezinak dira Nafarroan azken aste eta egunetan bizitako errepresio kasuak. Porrek eta bokatxek berriz indarrez kolpatu gaituzte, izan langileon eskubideen aldeko defentsan, izan desalojoen eta auzoen okupazio polizialaren aurkako protestetan. Iraganekoa izan behar zuen indarkeria poliziala.
Beraz, azkenaldian bizi izan dugun bortizkeria poliziala salatu eta berau sufritu dugun gazte, auzokide eta langileokin gure elkartasuna adierazi nahi dugu. Ardura politiko guztiak argitzeko eskatzen diegu Geroa Bai alderdiari eta Beaumont kontseilariari bere dimisioarekin.
Argi dugu halako gertaera zehatzak ez direla herritarron borrokaz eraiki dugun eta defendatzen dugun aldaketa, borrokatzen dugun erregimena baizik.
Gaur atzo bezala, erregimena kanpora! Huertas de peralta, Maravillas eta Alde Zaharreko bizilagunekin elkartasuna. Aski da!