argia.eus
INPRIMATU
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk
  • ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80 galdu dituzte hazleek, eta ondorioz, heldu den sasoia lanjerrean da.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko abenduaren 13a
Euskal Irratiak

ELBk elkartasun deialdia zabaldu du, marroak laborarien artean prestatzeko. Sindikatua prest agertu da laguntza eskaini nahi dutenen eta jaso nahi dutenen artean lotura egiteko.

Bereziki, marroak izan dira kopuru handienean hil direnak etxaldeetan. Horrenbestez, laguntza emateko edo ukaiteko, ELBko bulegora deitu beharko da urtarrilaren 5a aitzin.