argia.eus
INPRIMATU
Ardi-esne ekoizpena %5 apaldu da iaz, eta 25 ekoizle galdu dira Ipar Euskal Herrian
  • Geroz eta ardi-esne gutxiago ekoizten da Ipar Euskal Herrian. Iaz 65 milioi litro ekoitzi ziren Departamentuan, 2021ean baino %5 gutxiago.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko urriaren 05a

Gaur egun, 1.200 ekoizle inguru dira Iparraldea eta Biarno artean, eta denak ordezkatuak dira Departamenduko ardi-esnearen elkarte interprofesionalean. Inflazioaren eraginez, ekoizpen kostuak emendatu dira, eta horrek gasnaren prezioa ere igan du. Aurten, ardi-esne litroaren prezioa zein izanen den ez da argi, baina goiti eginen duela aitzinikusi daiteke.

Beñat Saint-Esteben Berria kooperatibako presidentea eta elkarte interprofesionaleko ordezkaria elkarrizketatu dugu Euskal Irratietan: