argia.eus
INPRIMATU
Bolivian Arce eta Choqueuhancaren alde bozkatu beharko da

René Behoteguy Chávez 2020ko urriaren 12a

Arce Catacora eta David Choqueuhancaren aldeko botoa eman beharko da, MASen hautagaitzaren kontraesanak direla medio zalantzak izan arren. Arrazoizko zalantzak dira, MASek Estatua kudeatzeko garaian agertutako ego pertsonalista eta bertikalek gizarte-mugimenduen oinarrizko egiturak ahuldu baitituzte askotan.

Erreferenduma galdu zuen hautagaitza bati (Morales-García Linera) eusteko burugogorkeriak zalantza handiak sortu zituen; eta gainera burugogorkeria horrek, galduta eta nahasita zegoen eskuin oligarkari diskurtsoa oparitzea ekarri zuen. Diskurtso horren bidez, kaleko mobilizazioa artikulatzea lortu zuten, kolonizatutako klase ertainari bere izaera arrazista azaleraziz.

Zalantzak daude, kolonialismoaren eta kapitalismoaren aurkako benetako haustura-proiektu batean sakontasunik ez zegoenez, ekialdeko nekazaritza eta abeltzaintzako oligarkiekin ia konplize ziren bizikidetza-agertoki batean geundelako. Oligarkia horiek ez zetozen

"Zalantzak daude, kolonialismoaren eta kapitalismoaren aurkako benetako haustura-proiektu batean sakontasunik ez zegoenez, ekialdeko nekazaritza eta abeltzaintzako oligarkiekin ia konplize ziren bizikidetza-agertoki batean geundelako"

bat MASen gobernuak lortutako egonkortasun ekonomikoarekin, eta ez zuten inolako zalantzarik izan estatu kolpe bortitz bat eragiteko: besteak beste, Sacaba eta Senkatako sarraskietan herritar klaseek odoletan ordaindu zutena.

Zalantzak eta kontraesanak daude konstituzio eta diskurtso baten (komunitateari lehentasuna ematen diotenak arlo ekonomiko eta sozialean) eta herri indigenen aurkako praktika desarrollistaren artean, eta hain zuzen ere herri indigena horiek ematen diote MASi izateko arrazoia.

Zalantza handiak, azkenik, diskurtso sasi-iraultzaile batera bihurtutako aprobetxatu- eta ustel-kopuru handia dela eta. Askotan, Estatuko sektore garrantzitsuek hartu dute parte diskurtso horretan eta, askotan, beren bizitza eman duen jendea benetako aldaketa-prozesutik aldenarazi dute. Hala ere, MASen aldeko botoa eman beharko da eta, nik, hala egingo dut.

Arrazoi nagusia da, lehenik eta behin, hutsune horiek guztiak aintzat hartuta ere, Arceren eta Choquehuancaren hautagaitza herri sektoreen eta indigenen ordezkari bakarra dela, eta, beraz, haiek sektore hori interpelatu ahal izango dutela. Gainerako guztiek Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren eta klase oligarkikoen arteko aliantza estrategikoaren interesei erantzuten diete, eta interes horiei soilik, ez beste ezeini. Herrialdea porrot egiteko zorian utzi zuen iragan kolonial neoliberalaren ondoriorik larriena dira Mesa eta Quiroga. Sektore publikoko soldatak ordaintzeko ere menpekotasuna izan duen herrialdea da, nazioarteko erakundeekiko menpetasuna. Ordezkari berriek, Camachok eta Chik, berriz, ultraeskuin ezjakin, bortitz eta erlijioso ortodoxoa ordezkatzen dute, Trump eta Bolsonaroren karikatura balira bezala.

Arce eta Choquehuancaren aldeko botoa eman beharko da, Mesa edo Camachoren garaipen batek 2019ko urritik azarora bitartean egindako estatu-kolpea sendotzea ekarriko lukeelako, Senkatako eta Sacabako sarraskien arduradun eta egileen zigorgabetasunarekin batera. Era berean, talde faxistek -hala nola Resistencia Juvenil Cochala edota Unión Juvenil Cruceñista taldeek- indarkeriaz jokatzea normalizatzea ekarriko luke, gure kaleetan beren arrazakeria fanatikoa inposatzen baitute.

"Arce eta Choquehuancaren aldeko botoa eman beharko da, Mesa edo Camachoren garaipen batek 2019ko urritik azarora bitartean egindako estatu-kolpea sendotzea ekarriko lukeelako"

Arceren eta Choquehuancaren aldeko botoa eman beharko da; izan ere, aipatutako akats guztiak gorabehera, hamalau urteko prozesu horrek aurrerapauso handia eman zuen pobrezia gutxitzeko, eta eskubideak lortu zituen, baina, batez ere, duintasun- eta autoestimu-lorpenak izan zituen estatu kolonialak zapaldutako langile, herritar eta indigenentzat, errepublikaren sorreratik hasi eta eredu neoliberaleko urteetan pobretu arte.

Haien alde bozkatu beharko da, baina garaipen egunaren biharamunetik bertatik, autokritika egitea eta prozesua berreskuratzea eskatu behar zaiela argi dago. Edonola ere, azkenean, prozesu bat izango da, iragan neoliberal kolonialeko basamortura ez itzultzeko.

Azkenik, klase-borrokako langile klaseen eta herritar klaseen alde eta deskolonizazioaren aldeko borrokan jatorrizko herrien alde gaudenok, ez genuke arazo handirik izan beharko gureak zein diren eta zein ez jakiteko. Horregatik Arce Catacora eta David Choquehuancaren alde bozkatu beharko da.

 

*René Behoteguy Chávez

bolibiarra, Askapenako militantea eta Euskal Herriko biztanlea da