argia.eus
INPRIMATU
Arbonako okupazioak 50 hautetsiren sustengua jaso du
  • 40 eguneko okupazioaren ondotik, Ipar Euskal Herriko 50 bat auzapez lekura berera joan ziren larunbatean beren sustengua erakusteko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2021eko abuztuaren 03a
Hautetsiek argazki kolektiboa atera zuten.

Sustengu horrekin indar jokoa segitzen dute ELB sindikatuak eta Lurzaindiak, baina gaiaren funtsari doakionez berri handirik ez.

Eremuaren jabeak berririk ez du eman, hartu emanek segitzen dute abokatu desberdinekin, baina egoera ez da aintzinatu eta aterabide ezean okupazioak segitzen du Arbonan.