Sortuk jakinarazi zuenez, kiroldegiaren parean dauden mastetako ikurriña guardia civil batek tiraka hautsi zuen irailaren 3an. Arbizuko udal taldeak "gogor" salatu du "ordu txikitan eta gauaren babesean, herriko sarreran dagoen ikurriñaren aurka egindako erasoa".
"Jakin dugu gainera, erasoa uniformez jantzitako Guardia Zibilek egin dutela", dio oharrak.
Arbizuko Udaletik adierazi dutenez, “herritarrok eskubide osoa daukagu gure sinboloak eta ikurrak nahi ditugun bezala erabiltzeko, eta ez dago Ikurren Legerik gure nahiak, sentimenduak eta aldarrikapenak isilaraziko dituenik”.
Okupazio-indarrak alde egiteko eskatuz amaitu du oharra udalak.
Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.