Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

  • Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa gehiago ekarriko du horrek, eragile sozial eta ekologisten esanetan.

Europako Parlamentuan arau erabakigarriak onartu berri dira, herritarren ongizatea bermatzeko zerbitzu publikoak murriztu dezaketenak. Argazkia: Europako Parlamentua.

2024ko apirilaren 24an - 10:20
Azken eguneraketa: 12:36

Arau fiskal berriak onartu ditu Europako Parlamentuak Bruselan, asteartean egindako bozketan, eta duela lau urte pandemiarekin "izoztuta" geratu ziren neurrietara itzuliko dira EBko herrialdeak. Bozketan 367 aldeko izan ditu neurriak eta 161 kontrako. Horrekin, defizita eta zorpetze publikoa mugatuko da legez. EBko ekonomia ministroen Ecofin kontseiluak hasitako bideari jarraitu dio, beraz.

Estatuek ezin izango dute euren Barne Produktu Gordinaren (BPG) %60tik gorako zorpetzerik izan eta defizitak ezin izango du BPGaren %3 gainditu. Nolanahi ere, "malgutasun" apur bat onartu diete zorpetuta dauden herrialdeei agintari ordoliberalek: zorra %90etik gora dutenek pixkanaka murriztu ahal izango dute, urtero %1, eta aldiz, %60 eta %90 arteko zorra dutenek urtero %0,5. Defizitari dagokionez ere, soilik hazkunde garairako izango da murriztu beharreko baldintza, %1,5era iritsi arte.

Hori guztia bideratzeko, Europako Batzordeak "erreferentziazko ibilbidea" markatuko diete EBko estatu kideei. Bertan azalduko die zer egin behar duten zorra eta defizita murrizteko. Gainera, estatu kideek euren planak aurkeztu beharko dituzte, 2024ko irailaren 20tik hasita, eta horren arabera doitze fiskalak ezarriko ditu Europako Batzordeak.

Europako Batzordeak "erreferentziazko ibilbidea" markatuko diete EBko estatu kideei. Bertan azalduko die zer egin behar duten zorra eta defizita murrizteko. Gainera, estatu kideek euren planak aurkeztu beharko dituzte, 2024ko irailaren 20tik hasita, eta horren arabera doitze fiskalak ezarriko ditu Europako Batzordeak

2.0 austeritatea

Austeritatea eta murrizketa. Eragile sozialek eta ekologistek garbi dute Bruselan onartutakoak hori dakarrela eta herritarrei zuzenean eragingo diela. Observatori del Deute en la Globalització (ODG) elkarteak, Ecologistas en Acciónek eta Greenpeacek txosten eta komunikatu bateratua kaleratu dute.

Hala, ODGk azaldu du EBk "aukera bat galdu" duela agenda feminista eta trantsizio ekosozial justuago bat egiteko, eta horren ordez "berriz austeritatera eramango gaituzten neurri fiskalak aukeratu dituzte", azaldu du erakunde horretako Nicola Scherer-ek.

Ecologistas en Accióneko Nuria Blázquezek gogorarazi du Europar Batasunak erabaki duela gastu militarra handitzea "bizitzarako funtsezkoak diren beste sektore batzuetako gastu publikoak zailduko dituen bitartean, hala nola osasuna, hezkuntza, zaintza, garraio publikoa, etxebizitzara sarbidea, ura edo energia".

"2.0 austeritatea", horrela deitu diote garai berriari, eta Greenpeaceko Carlos García Paretentzat "albiste oso txarra da"

"2.0 austeritatea", horrela deitu diote garai berriari, eta Greenpeaceko Carlos García Paretentzat "albiste oso txarra da". Bere ustez beharrezkoa da aberatsenei eta enpresei zerga gehiago jarrita demokrazia fiskalerantz egitea.

"Ezin izango da beharrezko inbertsiorik egin azpiegitura sozialetan"

Hiru erakundeek kaleratu duten txostenean azaltzen denez, 2.0 austeritate aro berrian, EB osatzen duten 27 herrialdeetatik soilik hiruk edukiko dute gaitasun nahikoa "inbertsio sozial eta berdea" egiteko, Dinamakarkak, Suediak eta Irlandak.

Aldiz, hamazortzi herrialdetan zailtasun handiak izango dituzte: "Ezin izango dute beharrezko inbertsiorik egin azpiegitura sozialetan, adibidez: ospitaleak, eskolak, etxebizitza planak aurrera eramateko, edo trantsizio ekologikoan inbertitu eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko". Europako Sindikatuen Konfederazioak eta New Economic Fundation erakundeak emandako datuak erabili dituzte horretarako.

Milaka milioi euro izango dira. Espainiako Estatuak 26.400 milioi euroko arrakala izango luke horrela eta Frantziako Estatuak berriz 53.000 milioi eurokoa. EBn orokorrean, funtsezko beharrei aurre egiteko inbertsiotarako defizitean 400.000 euro behar direla kalkulatu dute.

"Marko fiskala ez da gai tekniko bat. Kontu politiko bat da, europar proiektuaren erdigunean dagoena eta milioika lagunen ongizatea baldintzatzen duena", ondorioztatu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


Eroskik 109 milioi euroko etekinak izan ditu 2023an, aurreko urtean baino %70 gehiago

Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Eguneraketa berriak daude