Administrazioan Euskaraz Taldeak aurkeztutako kexa aintzat hartu du Javier Eneriz Nafarroako arartekoak. Udaleko Hirigintza Gerentzian ez dago euskarazko profila duen lanposturik.
38 langile ari dira Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzian. "Horien artean ez dago profil elebiduneko lanpostu bakar bat ere", salatu du Administrazioan Euskaraz taldeak. Maiatzaren 31n kexa aurkeztu zuen Nafarroako Arartekoan, eta honako gomendio hau eman berri dio dio Javier Eneriz arartekoak Iruñeko Udalari: “Euskararen erabilera arautzen duen udal-ordenantzan xedatutakoa aplikatuz, behar diren neurriak har ditzala herritarrek Hirigintza Gerentziarekin, ahoz zein idatziz, euskaraz jarduteko eta erantzuna hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko”.
Bi hilabeteko epea dauka Iruñeko Udalak gomendioa onartzen duen jakinarazteko.