argia.eus
INPRIMATU
Aranzadik 1936ko Gerra Zibileko soldadu baten gorpuzkiak deshobiratu ditu Legution
  • Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek atera dituzte gorpuzkiak, Paco Etxeberria antropologo forentseak zuzenduta. Albertia mendian aurkitu zituzten pasa den urtean eta, dirudienez, euskal gudari batenak dira.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko martxoaren 28a
Aranzadi elkarteko teknikariak, deshobiratze lanetan (Arg.: aranzadi.eus)

1936ko azaroaren 30ean euskal armadak Gasteizko hiria berreskuratzeko ofentsiba egin zuen, Villarealeko batailari hasiera eman ziona. Borrokaldiak ia hilabete iraun zuen eta mila hildako inguru eragin zituen. Legution aurkitutako gorpuzkiak Villareal frontea osatzen zuten gudarietako batenak dira. Ustekabean aurkitu zituzten pasa den urteko martxoan, Albertia mendiaren igoeran.  

Urtea hasi zenetik egin duten hirugarren deshobiratzea da; lehena Txaldatxur mendian egin zuten eta bigarrena Urkullu mendian. 2015eko amaieran hilobiak ikertu eta aurkitzeko 2015-2020 Euskal Plana aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak.