argia.eus
INPRIMATU
Aranzadi elkartea eta SF78Gogoan ekimena omendu eta Maya alkatea gaitzetsi ditu Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean
  • Historian Euskal Herriaren alde bizitza eman duten pertsona guztiei omenaldia eta lore-eskaintza eskaini die Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean Iruñean egindako ekitaldian.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2022ko abenduaren 05
Irudia: Ahotsa

Aranzadi Zientzia Elkartea omendu dute eta aurtengo Nafarroako Pedro Mariskala izendapena SF78 gogoan ekimenari eman zaio, "Egia, Justizia eta Erreparazioaren alde" egindako lanagatik. Leringo Kondea izendapena, aldiz, Enrique Maya Iruñeko alkateari, euskararen, herritarren

partaidetzaren edo gizarte kolektiboen herri jarduerak oztopatzen, eragozten edo zigortzen saiatzeagatik.