argia.eus
INPRIMATU
Arantza Zuluetak bakartze egoeran jarraitzen duela salatzeko manifestazioa larunbatean Bilbon
  • Cadizeko Puerto III kartzelako bakartze-moduluan dago Arantza Zulueta, Bilbotik 966 kilometrora. Hiru urte daramatza isolamendu egoeran. Pairatzen dituen baldintzak salatzeko, manifestazioa antolatu du Zuluetaren askatasunaren aldeko plataformak. Urtarrilaren 7an izango da, 18:00etan, Bilboko Areatzatik abiatuta.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2017ko urtarrilaren 04a

2014an atxilotu zuten abokatua, EPPK-ren kontrako operazioan, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, José Campo, Egoitz López de Lacalle, Aintzane Orkolaga eta Mikel Almandozekin batera. Espetxean jarraitzen duen bakarra da Zulueta. Hiru urte daramatza egunean hogei ordu ziegan sartuta, eta beste lauak 6x13 metrotako zabalera duen patio estali batean ematen ditu.

Zuluetaren bakartze egoera gelditzeko aldarrikapena egingo du Arantza SOS plataformak urtarrilaren 7an. 18:00etan abiatuko da manifestazioa, Bilboko Areatzatik.