Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.
Oraingoz, Quiroga behin-behinean izango da karguan. Alderdiko militanteek hilabete batzuk barru egingo duten ezohiko batzarrean berretsi beharko dute haren izendapena.
Alderdiko zuzendaritzak hartutako erabakia onartu egin dute Alfonso Alonsok, Anton Damboreneak eta Borja Semperrek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako idazkari nagusiek, Arabako sektore batzuek begi onez ikusi ez duten arren.
Quirogak Irungo Udalean hasi zuen ibilbide politikoa, zinegotzi bezala, eta ondoren legebiltzarkide izendatu zuten. Gaur egun PPren bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean, eta alderdiaren gizarte politikako idazkaria da. Zuzenbidean lizentziaturik dago eta Opus Deiko kide ez-juridikoa da. (Iturria: Wikipedia)